Jardunaldia: “Siriako gatazkaren errealitatea, bakea eta bizikidetza eraikiz”
Deustuko Unibertsitatean “Siriako gatazkaren errealitatea bakearen eta bizikidetzaren eraikuntzatik” jardunaldia izango da urriaren 27an. Ekitaldia 10:00etatik 13:30era izango da, CRAI Liburutegiaren Ellacuria Aretoan, eta Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioak antolatu du, Deusturekin, Jesusen Lagundiaren Loyola Plataformarekin, Alboan elkartearekin, Loiola Etxearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.
Irekiera instituzionalaren ondoren, Susana Mangana Uruguaiko Unibertsitate Katolikoko Islamaren eta Mundu Arabiarraren Katedrako zuzendariak “Siriako gatazkaren jatorri soziopolitikoa” hitzaldia emango du, eta, ondoren, Ane Irazabal Ekialde Hurbilean espezializatutako kazetariak eta Zaporeak Lesboseko Janari Duinaren aldeko Elkarteko ordezkariak gai hau jorratuko dute: “Giza Eskubideen errealitatea gerra baten ondorioz”.
Ruba Hassanek, Siriako akademiko eta kultur bitartekariak, honako hau azalduko du: “Siriako emakumeen errealitateak gatazkaren aurrean”. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzako Patxi de la Fuentek “Babes Komunitarioa harrera eredu alternatibo gisa” hitzaldia eskainiko du. Jardunaldiari amaiera emango zaio 13:15ean, itxiera instituzional batekin.
Jardunaldia irekia da, baina, antolaketa arrazoiak direla medio, bertaratzeko interesa dutenek esteka honen bidez izena eman dezatela eskatzen da.
Kontsultak egiteko, jarri harremanetan 747 459 848 zenbakiaren bidez edo javierfernandez@fundacionellacuria.org helbide elektronikoaren bidez.