SER Empresarios jardunaldia: “Enpresa Txiki eta Ertainean komunikatzen ikasi”, Jon Segoviarekin

SER Empresarios jardunaldia: “Enpresa Txiki eta Ertainean komunikatzen ikasi”, Jon Segoviarekin
2016/01/21
09:00 – 10:30
Icaza aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Komunikazioa elementu erabakigarria bada erakundeetako kudeaketan, are garrantzitsuagoa da Enpresa Txiki eta Ertainetan, neurria eta hurbiltasunagatik. Baina modu berezian erabiltzen dugu?

Tailerrean ez hitzezko komunikazioaren arloak landuko dira, komunikazio eraginkorra, entzute aktiboa eta feedbacka. Helburua da parte hartzaileek elementu batzuk jasotzea haien erakundeetan berehala praktikan jartzeko.

Hizlaria Jon Segovia da, Enpresen antolaketaren arloko Industria Ingeniaria. Biokimikan lizentziatua (EHU), IESEko ZAP, Ingurumen Ingeniaritzako Masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Coaching-eko Europako Eskolako Coach. Karrera profesionala Hego Amerikako Zuzendari Nagusi modura garatu du zenbait multinazionaletan, Applus eta Soluziona-n esaterako, eta Zuzendaritzako beste funtzio batzuk ere egin ditu beste enpresa batzuetan, Idom Ingenieria, Bureau Veritas eta Macdonald´s-en. Gaur egun, konpainia batzuetako batzordeko kidea da eta, gainera, Solarpack-eko bazkidea, Energia Fotoboltaikoko Instalazioetako liderra.

Informazio gehiago

Izena emateko

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>