Entzumenari eta Hizkuntzari buruzko jardunaldia. Komunikazioa: pertsonen oinarri
Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak “Komunikazioa: pertsonen oinarri” izenburua duen jardunaldia antolatu du. Esperientziak eta hausnarketak partekatuko dituzte komunikazio arazoak izan edo izaten dituzten pertsonek, Entzumen eta Hizkuntza arloko profesionalek eta Lehen Hezkuntzako Graduko “Entzumena eta Hizkuntza” aipameneko ikasleek.