Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldia

Jornada sobre Derecho Civil Vasco
2016/04/07
16:15 - 19:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Apirilaren 7an,  Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu tituluaren inaugurazioa izango da, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, 16:15ean. Aurkezpen ekitaldiaren buru hauek egongo dira: José Antonio Rodríguez Ranz, Erakunde Harremanetako errektoreordea; Gema Tomás, Zuzenbide Fakultateko dekanoa; Nerea Mujika, Euskal Gaien Institutuko zuzendaria; eta Andres Urrutia, Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidentea. Jardunaldiak hiru panel izango ditu: -Lehenengo panelaren moderatzailea Nazario Oleaga Páramo izango da, Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidenteordea eta Europako Abokatuen Elkarteen Federazioko presidentea, eta iter legegilea eta auzotasun zibila jorratuko du. -Bigarren panelak tronkalekotasuna eta oinordekotza aztertuko ditu. Moderatzailea Javier Muguruza Arrese izango da, letratua eta Zuzenbidearen Euskal Akademikoko diruzaina. -Hirugarren eta azken panela Francisco Lledó Yagüek moderatuko du. Deustuko Unibertsitateko katedradunak oinordetza-itunak eta ezkontzaren ondasun eraentza jorratuko ditu.  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude