Enpleguari eta Gazteriari buruzko Jardunaldia. Gazteekin topaketa etorkizuneko lanaren inguruan
Jardunaldiari hasiera emateko, Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailburuaren eta ikasleen arteko solasaldia egongo da, 09:30ean. Jarraian, Jesús Riaño Deustuko Unibertsitateko Deusto Alumniko zuzendariak ¿Dónde empieza tu carrera profesional? izenburua duen hitzaldia emango du.
Ondoren, 11:30etan, Enrique González Europar Batasuneko Erakundeekiko Harremanetarako Misio Berezia duen enbaxadoreak, Europar Batasuneko erakundeetako lan aukerei buruz hitz egingo du. Jarraian, Izaskun Bilbao eta Eider Gardeazabal Europako Parlamentuko kideak ikasle gazteekin elkartuko dira enpleguari buruz hitz egiteko.
Topaketari amaiera emateko, 13:15ean, hitzaldia egongo da: Empleo 2.0, no busques oportunidades, haz que te encuentren. Hizlaria Alfonso Alcántara (Yoriento) izango da, Coach eta garapen profesional, ekoizpen eta 2.0 ekintzailetzako aholkularia.
Programa osoa:
09:15. INAUGURAZIOA: Jardunaldiaren hasiera ematen arituko dira Deustuko Unibertsitatea, Europako Parlamentua, Eusko Jaurlaritza eta El Correo egunkaria.
09:30. MAHAI-INGURUA: Ikasle gazteek Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuarekin hitz egingo dute.
10:30. HITZALDIA: ¿Dónde empieza tu carrera profesional?, Jesús Riaño Deustuko Unibertsitateko Deusto Alumniko zuzendariaren eskutik.
11:00. KAFEA
11:30. HITZALDIA: Oportunidades de trabajo en Instituciones Europeas izenburua duen hitzaldia eskainiko du Enrique González Europar Batasuneko Erakundeekiko Harremanetarako Misio Berezia duen enbaxadoreak.
12:15. MAHAI-INGURUA: Ikasle gazteek Izaskun Bilbao eta Eider Gardeazabal Europako Parlamentuko kideekin hitz egingo dute.
13:15. HITZALDIA: Empleo 2.0, no busques oportunidades, haz que te encuentren. Hizlaria Alfonso Alcántara (Yoriento) izango da, Coach eta garapen profesional, ekoizpen eta 2.0 ekintzailetzako aholkularia..
13:45. AMAIERA: Jardunaldiaren amaiera.