The Fun Theory-ri buruzko jardunaldia, Donostiako Deustu Ekintzaile Astearen barruan
8:30etik 12:00etara, Donostiako campusean, Deustu Ekintzaile Astearen barruan, EAZeko 4. mailako ikasleek The Fun Theory izeneko kontzeptua garatuko dute, mundu osoan pertsonei ohiturak irakatsi eta aldatzen laguntzeko modu erraz eta dibertigarria. Kontzeptu hori aplikatzeko ekimena Volkswagen enpresak hartu zuen 2009an. Deustuko Unibertsitateak iaz egin zuen “The Fun Theory” kontzeptuaren aldeko apustua eta zenbait jarduera burutu zituen: Mundaizeko zubian semaforoa errespetatzen zuten pertsonei kikara bat kafe oparitzea; kafetegian bi ilara egitea: batean, intelektualak jartzen ziren liburuekin; eta, bestean, erritmoz beteko dantzari batzuk, eta horrela hobeto kontrolatzen zen kafetegiko barran sortzen zen kaosa; bi aukera ematen ziren jolas bat (zer izango zenuke nahiago, nahi adina lo egin harri baten gainean ala hiru ordu lo egin lastaira baten gainean), eta erantzunaren arabera, zarama ontzi batean edo bestean botatzen zen; pinguino mozorrotutako pertsona bat kafetegiaren aurrean zeuden erretzaileak biltzeaz arduratzen zen; komuna kartel dibertigarriz bete ("Garbitu eskuak!" bezalako mezuez, etab.). Aurten ere Deustuko Unibertsitateak halako jarduerak egingo ditu eta Donostiako campuseko ikasleak harrituta utziko ditu asteazkenean, eguneroko bizitzan ditugun ohitura txarrak aldatzeko jarduera eta proposamenekin.
Argibide gehiago
