Jardunaldia “Indarkeria Nerabeen arteko bikoteetan”
2015/11/25
09:30 - 12:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak, azaroaren 25ean, 09:30etik 12:00etara, Indarkeria nerabeen arteko bikoteetan izeneko jardunaldia antolatu du, Bilboko campuseko Garate aretoan.
Jardunaldiak hiru helburu nagusi planteatzen ditu:
1) Nerabeen arteko bikoteetako indarkeria gertakarien prebalentzia eta horrek zenbait faktorerekin duen harremana erakustea: drogen kontsumoarekin, eskolako errendimenduarekin, genero ideologiarekin, etab.
2) Teknologia berrien papera aztertzea, bikote barruko indarkeria gertakarietan: IKTen erabilera, jazarpen eta kontroleko tresna gisa.
3) Nerabeen bikote barruko indarkeria aztertzeagatik dagoen gero eta interes handiagoaren inguruan hausnartzea: Aspaldiko arazoa, ikertzeko testuinguru berri batean
Jardunaldian, hiru hitzaldi egongo dira: Violencia de pareja en adolescentes escolarizados en la CAV: diagnóstico, tipos de violencia ejercida y padecida y factores asociados a esta conducta eskainiko du Elisabete Arostegi Santamaríak; Relaciones de noviazgo a través de la pantalla. #control #conflictos #acoso #violencia #enviofotos.¿Estibaliz Linares Bahilloren eskutik; eta El repunte de la violencia en las parejas de adolescentes y jóvenes, Lía González Esteparen eskutik. Moderatzailea Aurora Urbano izango da.
Sarrera doakoa da.
