Indarkeria matxisten inguruko jardunaldia #A25
Abenduaren 1ean, astelehena, Europako IMPROVE proiektua amaitzearekin batera, Gizarte Laneko Graduko, Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Laneko Gradu Bikoitzeko eta Zuzenbideko Graduko ikasleei zuzendutako goizeko jardunaldia antolatu da. Topaketan hainbat profesionalek parte hartuko dute, indarkeria matxisten kasuetan nola esku-hartu azaltzeko. Jardunaldia Larramendi eraikineko Foro aretoan izango da, 10:00etatik 13:30era.
