“Komunikazioa krisian: komunikatuz eraldatu, eraldatuz komunikatu” jardunaldiak
“Komunikazioa krisian: komunikatuz eraldatu, eraldatuz komunikatu” nazioarteko bilera zientifikoan hainbat unibertsitatetako ikertzaileek gogoetak eta emaitzak bateratuko dituzte. Jardunaldiak Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak eta Euskal Gaien Institutoak antolatu dituzte.
Aldaketa teknologiko, ekonomiko, politiko eta soziokulturalak direla eta, hainbat garaitan gure komunikatzeko modua aldatu behar izan dugu. Komunikazioa eraldaketaren parte izan da; izan ere, komunikazio-prozesuek aldaketa ekar dezakete eta, era berean, aldaketa horiek pertsonengana hurbildu. Jardunaldi hauetan gauzatzen ari diren aldaketez eta krisian dagoen komunikazioaren erronka berriez mintzatuko gara.
Jardunaldian, Giza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileez gain, Karen Sanders (St Mary’s University) eta Javier Erro (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) irakasle eta ikertzeileek parte hartuko dute.
Informazio gehiago hemen