Ikasle berrien harrerako jardunaldiak – Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea
Irailaren 4an, 15:30etik aurrera, Bilboko campuseko Paraninfoan, lehen mailako ikasleei harrera egiteko jardunaldia egingo da.
Informazio eta orientazio jardunaldia da, eta bertan titulazioaren funtsezko gaiak eta antolamendu alderdi garrantzitsuenak aurkeztuko dira.
Hasierako harreraren ondoren, 16:30ak aldera, titulazioak hainbat gelatan banatuko dira, titulazioen arduradunek eta tutoreek dagokien graduari buruzko informazio espezifikoa jasotzeko.
Hauek izango dira gelak:
- Turismoa + International Trade Skills: A-407 gela
- Gizarte Lana: LIT-154
- Hizkuntza Modernoak/Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa: A-214
- Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa + International Trade Skills: A-208
- Euskara eta Euskal Kultura / PCEO Euskara eta Euskal Kultura + Hizkuntza Modernoak: A-212
- Nazioarteko harremanak: A-411
- Filosofia, Politika eta Ekonomia/Filosofia, Politika eta Ekonomia + International Trade Skills: A-409