Ikasle berriei harrera egiteko jardunaldiak Deustuko Ikastetxe Nagusian
Irailaren 1etik 4ra Deustuko Ikastetxe Nagusiak ongietorria emango die 1. urteko ikasleei. Lau egun horietan, jarduera ugari izango dituzte eta ikasturtean zehar beren etxea izango dena ezagutuko dute. Tutoreak eta ikaskideak ezagutuko dituzte, baita Ikastetxeak eskaintzen dituen instalazioak eta zerbitzuak ere. Zalantzarik gabe, ilusioz beteriko jardunaldiak izango dira eta haientzat guztientzat, elkarbizitzarako eta ikasketetarako urte bati hasiera emateko balio handikoak.
