Kultura ondare erlijiosoari buruzko estatu-mailako jardunaldiak
Irekiera ekitaldian, 17:00etan, Joseba Segura Bilboko gotzainak, Francisco José Prieto Kultura Ondarerako Gotzainen Azpibatzordeko buruak, Juan María Aburto Bilboko alkateak, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Pablo Delclaux Kultura Ondarerako Gotzainen Azpibatzordeko Idazkaritzako zuzendariak hartuko dute parte. Jarraian, Alberto Santana Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen zerbitzuburuak inaugurazio hitzaldia emango du, izenburu honekin: “Bilbao. Del desarrollo industrial y cultural a la crisis y la reinvención de la ciudad. Tradición y modernidad”.
Egitaraua
Jardunaldien gainerako egitaraua Deustuko Ikastetxe Nagusian egingo da. Ekainaren 26an, asteazkena, A Coruñako Unibertsitateko irakasle Esteban Fernández Cobián arkitekturan doktoreak bi hitzaldi emango ditu: “Arquitectura religiosa del S. XXI en Europa. Perspectivas críticas” eta “Nuevos usos para antiguos espacios: ¿Dios ya no habita aquí?” Guggenheim Museoaren zuzendariak, Juan Ignacio Vidartek, Museoak hiriari zer ekarri dion azalduko du.
Ostegunean, ekainak 27, beste hiru hitzaldirekin jarraituko dute lan saioek. Lehenengoa, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasle María Soledad García Moralesen eskutik izango da, «Arquitectura, arte y liturgia» gaiari buruzkoa. Carmen de Pradok, UNESCOrako Kordobako Kluba den CUCOko presidenteak, “La armonía de la sostenibilidad” izango du hizpide, eta M.ª Ángeles Jordanok, Kordobako Unibertsitateko irakasleak, “Arquitectura y sostenibilidad”.
Ekainaren 28an, ostirala, Pablo López Raso Francisco de Vitoria Unibertsitateko (Madril) Komunikazioko Fakultateko katedradunaren hitzaldiekin amaituko da programa: “Entender el arte contemporáneo” eta “Ejemplos de arte contemporáneo incorporados en iglesias tradicionales y en templos de nueva planta”.