Finantzetako jardunaldiak – Lehenengo saioa: Enpresen finantzaketaren egoera berriak
2015eko martxoaren 17an, Deusto Business Schooleko Finantzetako jardunaldiak hasiko dira, Deusto Business Alumniren laguntzarekin eta Agirre Bizkaitar Fundazioak babestuta.
Lehenengo saioaren izena Enpresen finantzazioaren egoera berriak izango da eta Arantza Tapiak eskainiko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuak. Hitzaldiaren izenburua hauxe izango da: “La Financiación como motor de desarrollo de la empresa vasca”. Ondoren, mahai-inguru bat izango da Kanpoko merkatuetako finantzazioari buruz. Parte hartzaileak hauek izango dira: Alex Arteche, Arteche, S.A.ko kontseilari ordezkaria; Anton Pradera, CIE Automotive S.A.ko presidentea; eta Guillermo Ruíz-Longarte, Tubacex, S.Ako Finantza zuzendaria.
Jardunaldiak doakoak dira.