Jardunaldiak. Populismoak eta 2019ko hauteskundeak Europan. Europar Batasunaren etorkizuna mugimendu eurofoboen aurrean

Jardunaldiak. Populismoak eta 2019ko hauteskundeak Europan. Europar Batasunaren etorkizuna mugimendu eurofoboen aurrean
2019/04/01
17:30 – 20:00
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitatean, Nazioarteko Harremanak eta “Europaren Integrazioa eta Ondare Zuzenbidea” ikertaldeen eskutik, Europar Batasunaren etorkizunaz eta mugimendu eurofoboez mintzatuko dira. Jardunaldien izenburua Populismoak eta 2019ko europar hauteskundeak da. Ekitaldia 17:30etatik 20:00etara izango da, CRAI-Liburutegiko Ellacuría Aretoan

 

2008ko atzeraldi ekonomikoaren ondorioak eta migrazioaren presioa daude maila globalean eta Europa mailan, bereziki, populismoen bultzada azaltzen duten faktoreen artean. Populismo euroeszeptikoek, gainera, presioa egiten diete gobernu nazionalei, eta horrek estutu egiten du herrialde horien konpromiso europarra. Mugimendu horiek ez dute presentzia esanguratsurik Europako Parlamentuan, baina inkestek erakusten dute igoera nabarmena izango dutela alderdi antieuroparrek 2019ko maiatzeko hauteskundeen ondoren. Europako Legebiltzarrak herritarren gai garrantzitsu gehienak arautzen dituenez, Europar Batasunaren etorkizuna Europako Ganberan dauden indar politikoen esku egongo da.
Gai horiek aztertzeko, Unibertsitateak adituak gonbidatu ditu: Pablo Pérez Armenteros, Europar Batzordeko sare sozialetarako burua, hitzaldi hau eskainiko du: Elecciones europeas: retos y oportunidades para la democracia; Eulalia W. Petit, Sevillako Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea, hitzaldia: El futuro de Europa tras las elecciones europeas de mayo 2019: escenarios posibles; Stefan Lehne, Carniege Europe-ko Visiting Scholar, hitzaldia: The rise of populism and the future of Europe; eta Juan José Alvárez, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, hitzaldia: Hacia una Europa más democrática: perspectivas y propuestas.
Izen-ematea: estudios.europeos@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>