CRUE IKT sektoreko jardunaldiak: Informazioaren teknologietako profesionalak teknologia berriek planteatzen dituzten erronka etikoen aurrean

CRUE IKT sektoreko jardunaldiak: Informazioaren teknologietako profesionalak teknologia berriek planteatzen dituzten erronka etikoen aurrean
2019/05/23 – 2019/05/24
Atrio (CRAI), Paraninfo y Auditorio Centenario. Avenida de las Universidades, 24 48007 Bilbao
 
Maiatzaren 23an eta 24an, CRUE-IKT jardunaldien 39. edizioa izango da Deustuko Unibertsitatean. Aurtengo lema hauxe izango da: “Informazioaren teknologietako profesionalak teknologia berrien erronka etikoen aurrean”.

Adimen artifizialak eta haren aplikazio eremu guztiek (boot-ak, aholkulari birtualak, simulatzaileak, etab.) datuen babeseko eta segurtasuneko lege arloko betekizunak ez ezik, etika arloko eskakizun garrantzizkoak hartu beharko lituzkete kontuan, diseinuaren etapatik hasita. Kontu hori gogoan ez hartzeak ekarriko luke sistema horiek jasotako informazioari erabilera interesatua ematea edo plataforma horiek ematen dituzten erantzunak, ekimenak edo gomendioak manipulatzea.

Teknologietako profesionalak bidegurutze horretan daude, sistema horiek eraiki eta zabaltzea beren erantzukizunen artean jartzen baita. Eta hala, profesionalak giltzarri bihurtzen dira balio etikoak zaintzeko orduan, produktu edo zerbitzu horiek merkatura irten aurretik. Saio, hain garrantzi handia duen gaiaren inguruko ikuspegiak aztertuko ditugu.

Bestalde eta berrikuntza modura, antolatzaileen batzordeak erabaki du berrikuntza txiki bi sartzea jardunaldien formatu tradizionalean. Alde batetik, tailer parte hartzaileak antolatzea, jardunaldietako gaiaren ildoko erronkak ebaztera bideratua; eta, bestetik, unibertsitate inguruko oinarri teknologikoko startup-etan garatu diren pare bat enpresa ekimen hurbiletik ezagutzea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>