Jardunaldiak Europar Batasuna eta AEB nazioarteko eragileei buruz

Jardunaldiak Europar Batasuna eta AEB nazioarteko eragileei buruz
2016/04/20 – 2016/04/21
18:00 – 20:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroak jardunaldiak antolatu ditu: “La Unión Europea y los Estados Unidos como actores internacionales: desafíos globales y responsabilidades comunes en la cooperación transatlántica”. Ekitaldiak apirilaren 20an eta 21ean izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Garate aretoan, eta Europako Batzordearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango dute.

Europar Batasunak eta AEBek harreman diplomatikoak hasi zituzten 1953an. Harrezkero, aldebiko elkarrizketa zabaltzen joan da merkataritza eta inbertsioak baino haratago, EBren eboluzio politiko eta juridikoarekin batera. Gaur egun, lankidetza transatlantikoa hainbat sektoretara zabalduta dago (segurtasuna, demokrazia eta giza eskubideen sustapena, energia, ingurumena, berrikuntza teknologikoa, etab.), izan ere horietan biek dituzte interes eta proiektu berdinak. Jardunaldi horien helburua da elkarrizketa transatlantikoaren arloko kontu garrantzitsuenetariko batzuk aztertzea, munduko gobernamenduan egiten duten ekarpena eta duten eragina ebaluatuz.

Programa honako hau da:

Apirilak 20, asteazkena

18:00. Inaugurazioa: Estibaliz Amorrortu, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Ikerketarako Irakasleen dekanordea. Joseba Koldo Atxutegi Ajuria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia.

18:15. Aurkezlea eta moderatzailea: Beatriz Pérez de las Heras, Jean Monnet Bikaintasun Zentroko koordinatzaile akademikoa.

18:25. Los Estados Unidos y la construcción europea: ¿un obstáculo o un incentivo para la integración?, Belén Becerril Atienza, Europako Ikaskuntzen Institutuko zuzendariordea eta EBko Zuzenbideko irakaslea, San Pabloko CEU Unibertsitatean.

18:55. La acción exterior para la promoción de la democracia y los derechos humanos: convergencias y mecanismos de cooperación bilateral con especial atención a los acuerdos que afectan a la política de migración y asilo, Javier Laso Pérez, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra Salamancako Unibertsitatean.

19:25. TTIP: Mitos y realidades, José Ramón Mariño, Ekonomialaria eta ATTAC-eko kidea.

19:55 – 20:15. Debatea

 Apirilak 21, osteguna

18:00 Aurkezlea eta moderatzailea: Mª Luz Suárez, Nazioarteko Harremanetako Graduko eta Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Gradu Bikoitzeko koordinatzailea.

18:10. Relaciones con Asia: ¿cooperación o competencia?, Elisa Lledó, Atzerri politikako analista.

18:40. El futuro de la cooperación transatlántica en el nuevo orden mundial post-Obama, Charles Powell, Elcano Institutuaren zuzendaria.

19:10. La redefinición de los intereses nacionales de Estados Unidos y el futuro de su liderazgo en regiones críticas, Iñigo Arbiol, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea.

19:40 – 20:00. Debatea

Izena emateko: derecho3@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>