KIRO Robotics: Ekintzaile esperientzia baten eredu, Bilboko Deustu Ekintzaile Astearen barruan

KIRO Robotics: modelo de una experiencia emprendedora, dentro de la Semana Deusto Emprende en Bilbao
2014/11/19
10:00 - 19:00
Icaza Entzungela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
10:00etan, La Comercialeko Entzungelan, aurten "Pertsona: munduaren eragile" lema hartu duen Deustu Ekintzaile Astearen barruan, KIRO Robotics enpresako zuzendari nagusi Borja Lizardiren ekiteko esperientziari buruzko jardunaldia antolatu da. Saioan, hizlariak azalduko du enpresa eratzeko prozesua zein izan den gaur egunera arte, baita zelako arazoak izan zituen ere. KIRO Robotics proiektu aipagarria ari da lantzen KIRO Oncologyrekin, kimioterapia hartzen ari diren gaixoentzako benabarneko medikazioa prestatu eta profesionalek produktu horiekin izan dezaketen kontaktuko arriskua murrizten duen robotarekin. Ia aldi berean, Miraparty photocall-a egingo da, 11:00etatik 12:00etara, Eraikin Nagusiko kafetegian, Deustu Ekintzaile Asteko oroigarri dibertigarri eta berezia izan nahi dutenentzat. Garazi Azanza Mtz. De Luco Psikologiako doktore eta Deustuko irakasle eta ikertzaileak, talde lanari buruzko jardunaldi bat egingo du Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko eta Zuzendarien Aurrerabideko Programako ikasleentzat. Saioa 12:00etatik 14:00etara izango da ESIDEko Ingenio aretoan, eta talde lanaren garrantzia eta arrakastarako gakoak jorratuko ditu. Ordu berean, Mendeurreneko eraikineko Entzungelan, mahai-inguru bat izango da gizarte ekintzailetzari buruz eta horren garrantziaren berri emango da adibide errealen bidez. Deusto Entrepeneurship Centrek hitzaldi bat antolatu du Deustuko Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuarekin. Hizlariak hauek izango dira: Alfonso Azugaray, Anesvadekoa; Maria Elena Cheng, Kaixo Senseikoa; José Picó, Iniciador Kidsekoa; eta Virginia Gómez eta Noemí Barrietes, METeko ordezkariak. Leopoldo Fernández Pujals, Telepizza eta Jazztel enpresak arrakastaz abian jarri zituena, DBSko 34. gelan izango da, 18:00etatik 19:00etara, berak izan zuen ekintzailetzako esperientziako neke, oztopo eta ordainez hitz egiteko, Apunta a las estrellas y llegarás a la luna liburua aurkezten ari den honetan. Ingenio aretoan, 19:00etatik 20:30era, aurkezpena eta mahai-ingurua izango da, industriako diseinatzaile talde baten esperientzia ezagutzeko. Hurbilduko direnak hauek izango dira: Brigitte Sauvage, industriako diseinatzailea, ADN industria diseinuko estudioko bazkidea eta sortzailea eta Euskadiko Diseinugileen Elkarteko kidea; José Alegría, diseinugilea eta industria ingeniaria, Oliver Design itsasontzien diseinuan espezializatutako estudioan lanean ari dena; eta Manu Álvarez, diseinugilea eta industria ingeniaria, Madesso Design automobilgintzako diseinuan espezializatutako estudioko zuzendaria. Moderatzailea Marcelo Leslabay izango da, diseinugile industriala eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Argibide gehiago
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude