Aniztasunaren kudeaketa, estereotipoen aurkako borroka eta diskriminazioa. Kale Dor Kayikoren esperientzia.
Jardunaldi honetan, jurisprudentziaren eremuan ijito herriaren historia eta egungo errealitatea aztertuko ditugu. Kale Dor Kayiko ijitoen kolektiboak parte hartuko du kasu enblematiko bat aztertzeko. Horri esker, kultura-aniztasuna ezagutzeak, baloratzeak eta integratzeak Zuzenbidearen etorkizuneko jardun profesionalean izango duen garrantziaz hausnartu ahal izango dugu.
15.30 – 15.45
Ongietorria.
María José Schultz Montalbetti. Campus Sozialeko arduraduna. Deustuko Unibertsitatea.
15.45 – 16.15
Ijitoen kolektiboaren historia eta egungo egoera. Kale Dor Kayikoren esperientzia.
Jon Jiménez Cortés. Kale Dor Kayiko Elkartearen ordezkaria.
16.15 – 16.45
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Muñoz Díaz auzian Espainiaren aurka emandako epaia aztertzea.
Ana Palacio de Begoña. Abokatua eta Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Deustuko Unibertsitatea.
Juan Mateo Ayala García. Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratu erretiratua.
16.45 – 17.00
Amaiera.
José Ramón Intxaurbe Vitorica. Zuzenbide Fakultateko dekanoa. Deustuko Unibertsitatea.
