AA enpresa-erabakiak hartzean: aliatua ala erronka?
Jardunaldian sektoreko adituak izango dira, eta AAk negozioetan, ekonomian eta gizartean duen eragina aztertuko dute, aukerei eta planteatzen dituen erronka etiko eta normatiboei helduz.
Adimen Artifiziala gure bizitzako esparru guztiak iraultzen ari da: enpresa-erabakiak hartzetik hasi eta teknologiarekiko eguneroko elkarreragineraino. Nola eragiten digu benetan? Zer onura eta arrisku ditu? Nola ari da arautzen haren garapena?…
Ekitaldia martxoaren 12an, asteazkenean, egingo da Bilboko IIBZn, 9:00etan, eta pertsona hauek izango dira:
Antón Azlor, Deusto Business Alumniko presidentea.
Jesús Suárez, Bankoa ABANCAko zuzendari nagusia.
Susana Pérez, Oesía taldeko Datuen arduraduna. AAren egungo egoerari eta enpresa-eraldaketan dituen aplikazioei buruzko azalpen bat egingo du. AA sortzaileari buruzko gaiak jorratuko ditu egungo eztabaidan, rolen aldaketa eta lantaldeei balioa ematea, edo Europako araudiari buruzko eztabaida. Gainera, esperientzia profesionalean oinarritutako ikuspegi praktikoarekin, zenbait mito eta itxaropen jorratuko ditu, negozio bakoitzean ekimenak arrakastaz aplikatzeko zer printzipio eta zer arrisku-faktore hartu behar diren kontuan, besteak beste.
Leyre Madariaga Deusto Business Alumniko Zuzendaritza Batzordeko kideak moderatuko du mahai-ingurua eta Juan Manuel Sánchez-Quinzá Rodríguezek, ABANCAko AAko adituak, eta Susana Pérezek, Oesía Taldeko Datuetako eta AAko arduradunak parte hartuko dute.
Ekitaldi hau aukera paregabea da AA gure ingurunea nola eraldatzen ari den bertatik bertara ezagutzeko eta funtsezko teknologia horren etorkizunari buruz eztabaidatzeko. Ez galdu!