Irakaskuntzaren eta gaitasunen ebaluazioaren banaezintasuna: metodo aktiboek duten garrantzia ebaluazio fidagarria sustatzerakoan.

Irakaskuntzaren eta gaitasunen ebaluazioaren banaezintasuna: metodo aktiboek duten garrantzia ebaluazio fidagarria sustatzerakoan.
2016/05/25
09:30 – 10:30
Seminario 3 (CRAI, Planta 3). Hay que pasar al lado de estanterías y después por una puerta blanca que parece cerrada; no es tan fácil de encontrar, por lo que mejor acudir con 10 minutos de antelación
 
Deusto International Tuning Academyk antolatuta, Letícia Soares de Vasconcelos Sampaio Suñék bere lana aurkeztuko du: La inseparabilidad de la enseñanza y de la evaluación de competencias: la importancia de los métodos activos como medio para promover una evaluación fiable.

Laburpena: Gaitasunetan oinarritutako hezkuntza, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da mundu guztiko unibertsitateetan. Hezkuntzaren planifikazioan hainbat aldaketa izan dira eta ikasketa programak egiteko ikuspegia gero eta gehiago da “ikasleek garatu beharreko gaitasunak” lantzekoa “ikasleei transmititu beharreko edukia” lantzekoa baino”.

Irakasleek gero eta prestakuntza handiagoa jasotzen dute, ikasketa prozesua aktibatzen duten metodologia estrategiak eskuratzeko, ikasi beharrekoaren analisia eta hausnarketa eragiteko, eta horrela buruko eskemak garatu ezagutza horiek beste eszenatoki eta egoera profesional batzuetan aplikatzeko.

Izan ere, gaitasunen garapenean oinarritutako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak gero eta gehiago erabiltzen dira ikasgeletan, hala ere ikasleen gaitasunen eraikuntzaren ebaluazioak ez du hein berean eboluzionatu. Harrigarria bada ere, irakasleek metodo aktiboak erabiltzen dituzte irakaskuntzan, baina ebaluatzeko paperean lapitzez idatzitako probak baino ez dituzte erabiltzen.

Faktore askok dute eragina errealitate horretan eta, horien artean, hauek dira aipagarrienak: ebaluazioarekin loturarik ez duen irakaskuntza; ebaluazio prozesuan erabiltzeko teknika eta tresna gutxi; goi mailako hezkuntzako metodologia eta didaktikari buruzko prestakuntza gutxi izatea irakasleek; irakasleen praktika falta ikasleei atzeraelikadura eskaintzeko ikasketa prozesuari buruz.

Horiek eta beste oztopoak batzuk dituzte irakasleek gaitasunak etengabe ebaluatzerakoan, ez dutelako segurtasunik beste tresna batek izan dezakeen fidagarritasunaz, idatzizko proba ez bada.

Motibazioak kontuan izanik, proiektu esperimentala diseinatu zen lanbideari buruzko irakasgai batekin, ebaluazio prozesuak hobetzeko proposamena egiteko, kontuan izanik interakzioa egon behar duela ebaluazioa aplikatzeko unearen eta irakaskuntzarako metodologia aktiboaren artean, baita ere ebaluatzeko teknika, tresna eta irizpideen artean, ebaluazioa izan dadin osoa, sakona eta ikasleek garatutako gaitasunen fidagarritasuna ematen duena.

Ikasgelako planifikazioaren aplikazioa 2016aren lehen erdian egin zen aldez aurretik ikuskatzeko, eta berriro egingo da bigarren erdian, ikuspuntu estatistikotik ikasle kopuru esanguratsua duen ikasgela batean.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>