Integrazioa esku-hartze sozialean. Profesionala protagonista
DESKRIBAPENA
Gizarte zerbitzuen eta laguntza baliabideen eremu zabalean arreta emateko eta esku hartzeko modalitateei buruzko planteamenduak egiterakoan kontuan hartu behar da esku-hartze hori egiten duen profesionala ere.
Eremu horretako erabiltzaileen kolektiboa hain da askotarikoa, ezen bakoitzak malgutasun eta egokitzapen maila handia eskatzen baitu. Gainera, eskariaren mailak, zereginaren zailtasunak eta baliabide espezializatuen eskasiak, besteak beste, zaildu egiten dute profesionalaren eginkizuna.
Funtsezkoa da laguntza harremaneko profesional horrek autoezagutza maila onena lortzea, bai alderdi pertsonalari dagokionez, bai alderdi profesionalari dagokionez, kasu jakin bakoitzean ezarritako harremana errazteko eta indartzeko.
Mintegi honek eduki praktiko eta atsegina eskaintzen du, eta gogoeta egitera eta esku-hartze humanistaren ikuspegi desberdinak eskuratzera gonbidatzen du, laguntzaile bakoitzak bere estilora gehien egokitzen dena onar dezan zeregina betetzean.
Hizlaria: Ángela Pérez Burgos
HARTZAILEAK
Estudiantes de psicología y psiquiatría y profesionales de la salud mental como psicólogos y psiquiatras.
Alumni ez direnentzako izen ematea: 60€
Alumnientzako eta Deustuko Unibertsitateko ikasleentzako izen ematea: 30€