“Open Data Day” jardunaldiak aztertuko du nola diseinatu eta ezarri datu irekiak lotuko eta erabiliko dituzten aplikazio azkarrak
Datorren ostiralean, otsailak 20, Open Data Day jardunaldia izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Jardunaldiaren helburua da Linked Open Data kontzeptua ezagutzera ematea eta joera horren aldekoak lan taldeetan elkartzea, dataset berri bat irekitzeko eta/edo datu irekiak lortuko eta erabiliko dituzten aplikazio azkarrak diseinatu eta ezartzeko. Jardunaldia International Open Data Hackathon ekimen globalaren barruan antolatu da. Datu gehiago, gardentasun handiagoa izenburuaren pean, DeustoTech- ek eta Datuei buruzko Deustuko Aditu Programak datu irekietarako sarbide hobea eskatu nahi dute, datuok berrerabili eta jendearen bizitza hobetuko duten aplikazio berriak garatu ahal izateko.
Gartner ikerketa teknologiko zentroaren datuen arabera, 2015. urtean 4,4 milioi pertsona beharko dira, mundu osoan, datuen analisian eta ustiapenean prestatuak. McKinsey aholkulariak %50 inguruan kokatzen du eskariaren eta eskaintzaren arteko aldea datu analisiari lotutako lanpostuetan, Ameriketako Estatu Batuetan, 2018. urterako. Big dataren sektorea, zalantzarik gabe, ekonomia globaleko dinamikoenetako bat da. Herri administrazioek eta korporazio handiek big data biltzeko, metatzeko eta hedatzeko gaitasuna dute. Informazio hori erabiliz, eta baita beren datuak sortuz ere, milaka aplikazio ari dira herritarren bizitza hobetzen eta mundu osoan gardentasun eta parte handiagoa ahalbidetzen. Baina, gure inguruan, jende gutxik egiten du lan alor horretan. Adibidez, oraindik ez da oso ezaguna datuen kazetaritza deitutakoa, gure inguruko egunez eguneko informazio lanetan. Aurrean dugun lehenengo eragozpena da Gardentasunari, Informazio Publikorako Irispenari eta Gobernu Onari buruko Lege onartu berria ez dela nahikoa. Hain zuzen ere, informazio publikoa berrerabiltzeko politika ahula da, ez da batere argia, eta administrazio bakoitzaren araberakoa da.
Jardunaldian parte hartuko dute:
-Imanol Argüeso, Open Data Euskadi
-Iñaki Pariente de Prada, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria
-Jorge Campanillas, IKTetako Zuzenbidean aditua Iurismatican
– Leire Bardají, Open Government, Eurohelp