Kooperatibentzako zerga tratamendu baten justifikazioa aztergai, Kooperatiben Zuzenbideko jardunaldian
Zuzenbide Fakultateak Zuzenbide Kooperatiboari buruzko jardunaldi bat antolatu du “Kooperatibentzako zerga tratamendu baten justifikazioa” izenburupean, azaroaren 19rako, ostegunerako. Kooperatiba Zuzenbideko Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, 16:30etik 19:00etara izango da topaketa hori, Deustuko Unibertsitateko Entzungelan.
Jardunaldiak hiru atal izango ditu: lehenengo atala, kooperatibetarako erregimen bereziaren justifikazioa jorratuko da. Bigarrena gordeko da indarrean dagoen zerga erreformaren aplikazioaren esperientzia jorratzeko eta erreformatzeko proposamenak egiteko.
Doako sarrera.