Alboan jesuiten GKEak Gujerat-en (India) duen proiektu solidarioa aurkeztuko du Ikastetxe Nagusian
2023/11/28
14:00 – 16:00
Colegio Mayor Deusto. Camino Ugasko 7
Gujerat estatuko jesuiten gizarte-zentroek adivasi eta dalit populazioekin lan egiten dute, hain zuzen ere, eskubideak kendu zaizkien gutxiengoekin eta gizarteratzeko zailtasun larriekin. Jesuiten egiten dituzten gizarte lanak honako hauek dira: hezkuntza ematea, batez ere neskentzat eta emakumeentzat; bizitzeko baliabideak bermatzea, kreditu-kooperatibak eta nekazaritza ekoizpeneko kooperatibak bultzatuz; komunitateetako landa eta hiri ingurumena zaintzeko programak; komunitateetan parte hartzeko prozesuak indartzea; eta abar.
Horren guztiaren berri emango dute azaroaren 28an, asteartean, bi jesuitek: John Kennedy Gujerat Estatuko Jesuiten Gizarte Zentroen koordinatzaileak, eta Manoj Macwan Vyara-ko Adivasi Prgti Kendra hezkuntza inklusiorako zentroaren zuzendariak