Espainiaren parte hartzea Iruzurraren aurkako Europako Fiskaltzan
Aurkezlea:
María Luisa Sánchez Barrueco. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Jean Monnet SAPIA moduluaren koordinatzailea
LAS Seminarsek aukera ematen dizute, ingurune informal batean, elkarreraginean aritzeko Europako politika publikoen kudeaketarekin eta kontrolarekin zerikusia duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalekin. Ikuspegi nagusiki praktiko eta hurbiletik, gonbidatuak azaltzen du zein den bere jarduera profesionala, eta nola txertatzen den Europar Batasuneko kudeaketa publikoan/kontrol publikoan. Gainera, ikasleekin partekatzen ditu bere esperientzian oinarritutako orientabide eta aholku praktikoak, hala nola bere ibilbidean lehenetsi dituen balioak edo karrera profesionalean aurrera egiteko funtsezkotzat jotzen dituen trebetasun profesionalak. Seminar PYCLASen diseinuak aukera emango dizu zure irteera profesionalen aukera zabaltzeko, eta sakontzeko lan merkatuan dauden kudeaketa publikoaren eta gizarte zibilaren alderdi antolatuetan, egungo unibertsitate curriculumak behar bezala islatzen ez dituen arloetan.