Desgaitasunari buruzko praktika juridikoa
Deustuko Unibertsitatearen leloa mundua eraldatuko duten pertsonak prestatzea da. Desgaitasunari buruzko erregulazio berriak eta erakunde zibilei dagokien paradigma-aldaketak duten garrantzia dela eta, beharrezkoa da gai horri buruzko prestakuntza akademikoa eta praktika juridiko sendoa ematea ikasleei eta legelarien belaunaldi berriei.
Zuzenbide Fakultateak hiru espezializazio saio antolatu ditu Zuzenbideko Graduko lehen mailako ikasleentzat, esparru juridikoan desgaitasunari buruz sentsibilizatzeko eta arlo horren ikaskuntza ikuspegi praktikotik ezartzeko. Saio horiek fiskalen eta magistratuen laguntzarekin antolatzen dira, baita Deustuko Erregistro Ikasketen Katedraren, Aequitas Fundazioaren, Gorabide Elkartearen eta Futubide Fundazioaren laguntzarekin ere.