Psikomotrizitatea haurren garapeneko lehen urteetan

La psicomotricidad en los primeros años del desarrollo infantil
2025/10/17
16:00 - 20:00
Deusto Psych
Gehitu Google Calendarrera

 
Urriaren 17an 'Psikomotrizitatea haurren garapeneko lehen urteetan' izeneko jardunaldia izango da, Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateak eta DeustoPsychek antolatuta. Ikastaro honetan, Eneritz Arizmendiarrieta Mardaras izango dugu irakasle, LAUNE zentroko psikologoa eta ALIND UBIE zentroetako haurren garapeneko eta arreta goiztiarreko espezialista. Jardunaldi honetan 0 eta 6 urte bitarteko garapen psikomotorraren oinarriak jorratuko dira, baita azpian dauden oinarri neurologikoak ere. Era berean, garapen psikomotorrak haurtzaroko etapako heltze-prozesuekin duen lotura azalduko da eta hura esploratzeko teknikak eta estrategiak landuko dira. Psikologia, Pedagogia eta Lehen Hezkuntzako tituludunei, Psikologia, Pedagogia eta Lehen Hezkuntzako graduetako ikasleei eta haurren garapenarekin lotutako lan-eremuko profesionalei zuzenduta dago. Matrikula urriaren 10era arte egongo da zabalik. Interesgarria irudituko zaizuela espero dugu. Informazio praktikoa:
  • Data: 2025eko urriak 17
  • Ordua: 16:00 - 20:00
  • Lekua: Bilboko campusa, Deustopsych
  • Matrikularen prezioa: 40 euro.
Izena emateko inprimakia Harremanetarako helbide elektronikoa: maitane.garciamartin@deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude