Zerga erreforma Gipuzkoan
Maiatzaren 15ean, osteguna, 15:30ean, Garibai 19ko Arrupe aretoan, Donostian, laster egitekoa den Gipuzkoako zerga erreformari buruzko jardunaldia egingo da. Bertan, Itziar Agirre Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izango dugu.
Hasteko, Diputatuak berak eta Maitane Echeverria GFAko teknikari eta DUko Zuzenbide Fakultateko Administrazio Zuzenbideko irakasleak erreformaren berrikuntza nagusiak azalduko dituzte.
Ondoren, eztabaida-mahai bat izango da, Zerga zuzenbideko hiru bazkideren eta Deustuko Zuzenbide Fakultateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakasleen parte-hartzearekin: Joseba Sáez (Garrigues), Pedro González-Perabá (ATE Asesores) eta Eduardo Pardo (Arruti Abogados).
Zain izango gaituzue!
Izena emateko esteka: ZERGA ERREFORMA GIPUZKOAN | ZERGA ERREFORMA GIPUZKOAN
