Deustuko Unibertsitateak Donostiako Especíalizate azokan hartuko du parte
Unibertsitateko arduradunak Deustuko Unibertsitatearen informazio standean arreta eskainiko dute Donostiako Especialízate azokan (Gipuzkoako Ganbaran), eta joaten direnei laguntza emango zaie prestakuntza beharretarako egokiena den Masterra aukeratzen.
Beste arlo batzuei buruzko informazioa ere eskainiko dute:
- Kontuan izan beharreko onarpen epeak eta datak.
- Sartzeko baldintzak
- Bekak
- Prezioak eta finantzaketa.
- Praktikak
- Lan irteerak…
Deustuko Unibertsitateak 50 Master ofizial baino gehiago eskaintzen ditu, masterreko titulazio bikoitzak, titulu propioak eta arlo hauetako aditu programak:
- Enpresa
- Zuzenbidea
- Ingeniaritza
- Psikologia eta Hezkuntza
- Gizarte eta Giza Zientziak
- Teologia