Zurezko lanparak

Zurezko lanparak
2016/05/26
17:00 – 20:00
Deusto FabLab. Avda. Universidades 24
 
Tailer honetan laser bidezko ebaketaren teknologiaren erabilera azalduko diegu ikasleei, diseinu proiektuetan aplikatzeko, kasu honetan zurez egindako lanparen fabrikaziorako. Material hori erabiliko dugu bolumen bat eratuko duten pieza geometriko ahokatuak egiteko. Horrek emango digu emaitza estetikoki atsegin, bero eta funtzionala eta, aldi berean, materiala optimizatzen duena.

Helburua da ikasleen ezaguera teknologikoa sustatzea, abantailetatik etekina atera dezaten eta proiektu sortzaileetan aplikatu.

Ikastaroa bi partetan banaturik dago, bata teorikoa, azaltzeko nola egiten den lan laserrarekin, (ebaketa osoa, partziala eta grabatua) eta nolako materialak erabiltzen diren. Halaber hitz egingo dugu teknologiaren bertuteez (zehaztasuna, azkartasunaz, erreprodukzioaz etab.) eta nola handitzen dituen horrek prozesu sortzailerako aukerak.

Era berean, ikusiko dugu zeintzuk diren jarraitu beharreko urratsak marrazkia ordenagailuan prestatzeko, laser bidezko ebaketarako. Horretarako Rhinoceros programako 2D tresnei buruzko sarrera laburra egingo dugu, eta ondoren, erabiliko dugu guk aurrez sortutako lanpara txantiloia, eta ikusiko dugu nola konfiguratzen den artxiboa egin behar dugun lanaren arabera.

Tailerraren bigarren partea praktikoagoa da: ikasle bakoitzak lanpararen geometriak moldatu ahal izango ditu pertsonalizatzeko (beti ere diseinuaren beharren eta fabrikazioaren aukeren arabera). Teknologia horrekin lan egiteko jarraitu beharreko urratsak ere ikusiko ditugu, honetarako lanparak ebakiko ditugu, eta fabrikatu ahala, bakoitzak bere lanpara mekanismoarekin mihiztatuko du.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>