Funtsezko Arau Humanitarioaren aurkezpena Bilbon
Gai horiek edozein proiektu humanitariotan kontuan hartu beharrekoak direnez, nazioarteko ekimenak eta tresnak sortu ziren hondamendien eta gatazka armatuen biktimei ematen zaien laguntzaren kalitatea hobetzeko. Ekimen horietan eta munduko agentzia humanitario garrantzitsuenetan zenbait urtez lanean aritu ondoren, 2014. urtearen bukaeran, Funtsezko Arau Humanitarioa argitaratu zuten, arlo humanitarioan egin den aurrerapenik handienetarikoa, kalitatezko ekintza humanitarioaren ezaugarriak definitzeko, bereziki onuradunen aurrean kontuak emateko.
Gatazka eta Ekintza Humanitarioaren Ikerketa Institutuak parte hartu du Arauaren Aholkularitza Teknikoan, itzulpenean eta Bogotan, otsailean, espainolez zabaltzen ere bai.
La Caixaren Obra Sozialaren laguntzari esker, maiatzean hainbat ekitaldi antolatu dira Espainian Araua hedatzeko, HAP International, AECID, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.
Aurkezpen hori aukera ona izango da Araua hobeto ezagutzeko eta estatuko testuinguruan egin litezkeen erabilerari buruz eztabaidatzeko, eta hobeto ulertzeko arlo humanitarioan erreferentziazkoa den tresna hori eta aurrerantzean izan ditzakeen inplikazioak eta eginkizunak.
Bilboko ekitaldian gonbidatu garrantzitsuak egongo dira, esaterako, Manuel Sánchez-Montero Martínez-Piquera, AECIDeko Ekintza Humanitarioko Bulegoaren Zuzendaria; Francisco Rey Marcos, IECAHeko Zuzendarikidea eta Philip Tamminga, HAP Internationaleko egiaztatze sistemetan aditua.
Sarrera librea da, baina mugatua denez, lekua gordetzea komeni da, hemen klik eginda.
Arauari eta ekitaldiei buruzko informazio gehiago esteka honetan.