Urumeako 5 miliak

Urumeako 5 miliak
2017/05/21
10:00 – 12:00
Puente de Santa Catalina, Donostia
 
Lasterketa Trotamillas Companyk antolatzen du, Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin. Joan den urtean bezala, Dravet Sindromearen Fundazioak euro bat jasoko du proban parte hartzen duen pertsona bakoitzeko.

Distantzia 8 kilometrotik beherakoa izango da, hau da, publiko guztiek parte hartzeko modukoa.

Deustuko ikasleek deskontu berezia izango dute izena ematean. Gainera, Deustuko parte hartzaileen sailkapena egingo da eta modalitate bakoitzeko irabazleak tablet bat jasoko du sari gisa.

Era bikaina da deskantsatzeko eta liburuetatik deskonektatzeko. Eman izena, zain gaituzu!

Ibilbidea:

Irteera eta helmuga Santa Katalina zubian izango da. Proba hamarretan hasiko da Santa Katalina zubiko irteera gunean eta Maria Kristina zubira joango da, eta, ondoren, Mundaiz, Lehendakari Agirre eta Real Sociedad-eko zubitik pasatuko da. Gero, Loiolako Erriberatik pasatuko da lasterketa. Jarraian Egia kaleko zubian emango dugu bira, eta Kristinaeneako parkean sartuko gara. Aurrerago, Mundaiz kaletik jarraituko dugu, berriz ere, Mundaiz zubitik, mugara heltzeko, lehenago Maria Cristina zubitik bira egin ondoren.

Lasterketari buruzko informazio guztia HEMEN.

Web orria Facebook.

20016ko ekainaren 5eko edizioko argazkiak ikus ditzakezue HEMEN

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>