Gaitasunak zure ibilbide profesionala hobetzeko ezinbesteko tresna: ikuspegi praktikoa
Jardunaldian zehar buruz hitz egingo dute gaitasunek duten garrantziaz eta azalduko dute nola atera etekin handiena ingurune edo egoera akademiko eta profesionaletan.
Enpresa munduan eta lan merkatuan gaurkotasun handia duen gai bati buruz hitz egingo dugu (profilak definitu, elkarrizketak gaitasunka, hautagaientzako ebaluazio proba psikoteknikoak, jardueraren ebaluazioak, ordainsaridunak ala ez, etab). Garrantzi handikoa baita garapen profesionala orientatzeko, aurkitzeko, mantentzeko eta sustatzeko.
Lan esperientzia izanik beren enpresan garapen profesionala izan nahi dutenentzat da, edo konpainiaz aldatu nahi dutenentzat, edo langabezian daudenentzat eta gradudun berrientzat.
Uste dugu oso garrantzitsua dela bakoitzaren gaitasunak ezagutu eta antzematea (bai jaiotzatikoak, bai prestakuntza edo esperientzia profesionalaren bidez eskuratuak), sustatu eta egoki erabiltzeko lanbide profesional ona eta pozgarria izateko. Askotan ez ditugu ezagutzen eta horregatik ez ditugu baliatzen behar bezala.