“Leaders in tech”, erraldoi teknologikoen eskutik itzultzen da

“Leaders in tech”, erraldoi teknologikoen eskutik itzultzen da
2022/11/04
Torre Iberdrola
 
Teknologia eta berrikuntzari buruzko “LEADERS IN TECH” hitzaldia datorren azaroaren 4an itzuliko da Bilbora bere 3. Edizioan, erraldoi teknologikoen eskutik eta INNOLAB Bilbaok antolatuta.
Airbus, Microsoft, Google edo Red Hat bezalako enpresa erreferenteek mundu teknologikoaren egungo eta etorkizuneko joerak partekatuko dituzte Bilboko Iberdrola Dorre enblematikoan.

? Zein teknologia izango dira protagonista datozen urteetan?
? Zein erabilera-aukera eskaintzen dituzte?
? Zein profil eskatzen eta eskatuko dute erakundeek?
? Nola egokitu behar dira erakundeak eta gizartea teknologiak eskaintzen dituen aukeren aurrean?

20 adituk baino gehiagok galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diete, industrian teknologia berrien erabilera aurreratuagoa bultzatzen duten lidergo-adibideak nabarmenduz.

“LEADERS IN TECH” hitzaldiaren aurtengo edizio berri honek Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du Spri Taldearen bitartez. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateak beste urte batez kolaboratzen du.

Informazio gehiago eta izen-ematea: https://www.eventbrite.es/e/427915766577

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>