Legal Day 2024: Batxilergoko ikasleentzako Zuzenbideko tailerrak

Legal Day 2024

Legal Day 2024

2024/11/28
09:00 – 18:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Aurten ere, Zuzenbide Fakultateko Legal Day ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Aukera ona da unibertsitateko esperientziaz gozatzeko eta gure Fakultateko graduak modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko.

Aukeratu jarduera hauen artean eta eman izena joan nahi dituzun jarduera guztietan:

09:00-09:45 | Garate Aretoa

Pentsatu al duzu inoiz zein garrantzitsua den lanean zoriontsu izatea?

Gakoa da enpresetako lan-harremanak kudeatzen dituenak modu egokian egitea lan hori. Bizitza pertsonala eta familiakoa uztartzea, telelana, soldata egokia, plataforma digitalak, adimen artifiziala, talentuari eustea edo langileen zahartzea dira egungo lan-harremanen munduko erronketako batzuk. Zuzenbideko eta Lan Harremanetako Gradu Bikoitzean Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako profesionalak prestatzen ditugu. Zatoz ezagutzera!!

10:10-11:00 | Garate Aretoa

Amazonen erronka: lege alderdiak eta ekonomikoak aztertzen

Merkataritza elektronikoaren lider global horrekin batera, zer erronka berriri aurre egin behar diogun aztertuko dugu —pandemiarekin are gehiago azkartu dira—, eta zuzenbidearen, ekonomiaren eta enpresaren arteko harremanak aztertuko ditugu. Zuzenbideko gradua + Ekonomia Espezialitatea aztertzeko asmoa baldin baduzu, hartu parte Aitziber Mugarra eta Marta Enciso irakasleen lantegi praktiko honetan. Titulazioak eskaera handia du lan-merkatuan.

11:30-12:30 | Garate Aretoa

Instagram, Twitch, Spotify, Netflix… eta orain ChatGPT. Zer paper du hemen Zuzenbideak?

Instagram-i demanda jarri zaio erabiltzaileen datuak babesteko eskubideak urratzeagatik… Blokeo edo «baneo» baten aurka joan naiteke Twitchen? Zenbat jasotzen du Spotifyn erreproduzitutako abesti baten autoreak? You Tubeko nire kanalean musika, bideo-jokoak edo filmen sekuentziak askatasun osoz erabiltzea legezkoa da? Auzitara eraman nazakete meme batengatik? Norena da ChatGPTk sortutako lan bat? Teknologia digitala ulertzen eta arautzen hasita geundela, errealitate berri bat sortu da: adimen artifiziala. Ikusi zein den Zuzenbidearen papera aro digitalean Zuzenbidea + Legal Tech-eko irakaslea den Jon Artatxorekin.

13:00-14:00 | Garate Aretoa

Beldurrak mugara eramango bazintu, zer erabaki hartuko zenuke?

Terroristek bahitutako 164 bidaiari zeramatzan hegazkin bat estadio batera bidean zihoan, hura bota eta futbol partida batez gozatzen ari ziren 70.000 pertsonak hiltzeko asmoz. Pilotu militar batek hegazkina botatzea erabaki zuen estadiora iritsi aurretik, eta 164 bidaiariak hil ziren. Zer egingo zenuke zuk? Galdera honi buelta bat eman nahi badiozu, ezin diozu utzi Zuzenbideko eta Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradu bikoitz berriaren tailer honetan parte hartzeari, José Ramón Intxaurbe irakaslearen eskutik.

14:00-15:00 | Kopaua

Indarberritzeko, mokadu bat hartzera gonbidatzen zaitugu.

15:00-18:00 | Zuzenbideko Dekanotzako bista aretoa

Zure bizitzako epaiketa

Sentitu nahi dituzu abokatuak epaiketaren aurretik sentitzen dituen kilimak? Ez pentsatu gehiago eta ausartu zaitez! «Zure bizitzako epaiketa» jarduerak Zuzenbidearen munduko ateak zabalduko dizkizu. Zure iritzia eman eta eztabaidatuko duzu, legea eskuan duzula ikasiko duzu eta zure bezeroa defendatuko duzu epaiketa batean; azken batean, markatu egingo zaitu gure Unibertsitatetik pasatzeak. ELSA Deuston (Zuzenbideko ikasleen Europako Elkartea), Zuzenbideagatiko ilusioa eta zaletasun bizia duten pertsonen bila gabiltza. Ezaugarri horiek dituzu? Orduan, zeren zain zaude? Utzi kezkak alde batera eta sartu zaitez abenturan.

Eman izena hemen

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

3 iruzkinak

  1. Soy una alumna de 2 de Bachillerato. Me gustaria acudir a la sesion del Juicio de tu vida del 28 de noviembre a las 15 horas. No se si habria alguna plaza mas disponible.
    Un saludo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>