Legal Day 2025: Batxilergoko ikasleentzako Zuzenbideko Tailerrak
Aurten ere, Zuzenbide Fakultateko Legal Day ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Aukera ona da unibertsitateko esperientziaz gozatzeko eta gure Fakultateko graduak modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko.
Aukeratu jarduera hauen artean eta eman izena joan nahi dituzun jarduera guztietan:
09:30-11:00 | Garate Aretoa (Eraikin Nagusia)
Zuzenbidea eta ekonomia jokoan: zuk erabakitzen duzu etorkizuna
Imajinatzen duzu zuzenbidearen eta ekonomiaren arteko lotura ulertzea jolasten duzun bitartean? Tailer honetan udal erantzukizuna duen pertsona baten azalean jarriko zara eta zure taldearekin batera eskualde osoari eragingo dioten erabakiak hartuko dituzu. Consortium jokoa erabiliko dugu legeak eta ekonomiak pertsonengan eta komunitateetan duten eragina modu dibertigarrian ezagutzeko. Zuzenbideko gradua espezialitate ekonomikoarekin interesatzen bazaizu, hau da zure aukera hurbiletik bizitzeko eta zure erabakiek gizartearen norabidea nola alda dezaketen esperimentatzeko.
11:20-12:20 | Garate aretoa (Eraikin Nagusia)
Instagram, Twitch, Spotify, Netflix... eta orain Chat GPT. Zer paper du hemen Zuzenbideak?
Instagram-i demanda jarri zaio erabiltzaileen datuak babesteko eskubideak urratzeagatik... Blokeo edo «baneo» baten aurka egin nezake Twitchen? Zenbat jasotzen du Spotifyn erreproduzitutako abesti baten autoreak? Youtubeko nire kanalean musika, bideo-jokoak edo filmen sekuentziak askatasun osoz erabiltzea legezkoa da? Auzitara eraman nazakete meme batengatik? Norena da ChatGPTk sortutako lan bat? Teknologia digitala ulertzen eta arautzen hasita geundela, errealitate berri bat sortu da: adimen artifiziala; ikusi zein den Zuzenbidearen papera aro digitalean, Zuzenbidea + Legal Tech-eko irakaslea den Jon Artatxorekin.
12:40-13:40 | Garate aretoa (Eraikin Nagusia)
Beldurrak mugara eramaten zaituenean zer erabaki hartuko zenuke?
Terroristek bahitutako 164 bidaiari zeramatzan hegazkin bat estadio batera zihoan, hura bota eta futbol partida batez gozatzen ari ziren 70.000 pertsonak hiltzeko asmoz; pilotu militar batek hegazkina botatzea erabaki du estadiora iritsi aurretik, eta 164 bidaiariak hil ditu. Zer egingo zenuke zuk? Galdera honi buelta bat eman nahi badiozu, ezin diozu utzi Zuzenbideko eta Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradu bikoitz berriaren tailer honetan parte hartzeari, José Ramón Intxaurbe irakaslearen eskutik.
14:00-15:00 | Paraninfoaren ondoko klaustroa (Eraikin Nagusia)
Kopaua
Indarberritzeko, mokadu bat hartzera gonbidatzen zaitugu.
15:00-18:00 | Zuzenbideko dekanotzako ikustaldien aretoa (Eraikin Nagusia)
Zure bizitzako epaiketa
Sentitu nahi dituzu abokatuak epaiketaren aurretik sentitzen dituen kilimak? Ez pentsatu gehiago eta ausartu zaitez! «Zure bizitzako epaiketa» jarduerak Zuzenbidearen munduko ateak zabalduko dizkizu; zure iritzia eman eta eztabaidatuko duzu, legea eskuan duzula ikasiko duzu eta zure bezeroa defendatuko duzu epaiketa batean; azken batean markatu egingo zaitu gure Unibertsitatetik pasatzeak. ELSA Deusto Elkartean (Zuzenbideko ikasleen Europako Elkartea), Zuzenbideagatiko ilusioa eta zaletasun bizia duten pertsonen bila gabiltza; ezaugarri horiek dituzu? Orduan, zeren zain zaude? Utzi kezkak alde batera eta sartu zaitez abenturan.
