Legal Hackathon Bilbao
2015/05/16
Paraninfoaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Maiatzaren 16an, Deustuko Unibertsitatean, lege munduari buruzko hackatón-a egongo da. Topaketan arlo juridikoarekin lotura duten programatzaile, diseinatzaile eta profesionalen taldeek egingo dute lan, weberako eta gailu mugikorretarako aplikazioak garatzeko. Nahi duen guztiarentzako hitzaldiak ere izango dira teknologia eta lege gaiei buruz.
Hamabi orduz, parte hartzaileek taldeetan egingo dute, lan weberako eta gailu mugikorretarako aplikazioak garatzeko, helburua delarik antolatzaileek ezarritako erronka bati erantzutea. Izena emateko epea zabalik dago eta programazioaren munduko pertsonentzat zein abokatu eta legelarientzat izango da.
Jardunaldiaren barruan hitzaldien programa bat ere egongo da publikoarentzako irekia, ekintzailetza, eduki kultural, bideojoko eta droneen arloko lege gaiei buruz hitz egiteko, baita arlo juridikoaren berrikuntzari buruz hitz egiteko ere.
Legal Hackaton Bilbao topaketa lehenengo aldiz ospatzen da estatu osoan, hala ere Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako beste herri batzuetan ospatu izan dira arlo juridikoarekin lotutako programazioen maratoiak, esaterako Brooklyn-go Unibertsitatekoa edo MITekoa.
Izena emateko.
