Legal Week

Legal Week
2021/02/09 – 2021/02/11
16:30 – 14:00
 

Legal week-eko lantegietan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Lantegiak otsailaren 9an, 10ean eta 11an izango dira. Aukera ona da unibertsitateko esperientziaz goza eta mundu juridikoa bizi dezazun. Dena ELSA Deusto (Zuzenbideko Ikasleen Europar Elkartea) osatzen duten ikasleen partez.

Aukeratu ondorengo jardueren artean eta eman izena joan nahi duzun guztietara:

Asteartea, otsailak 9 (16:30-17:30) | ONLINE

Bizitza unibertsitarioa…kontatu didaten bezala izango da? 

Alex Oier Deustuko Unibertsitateko EAZ + Zuzenbideko gradudun eta Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterreko ikasleak eta Aritz Alcubilla Donostiako campuseko Zuzenbideko eta Komunikazioko 3. mailako ikasle eta ELSA DEUSTOko Marketineko presidenteordeak haien ikasle esperientziak eta bizipenak kontatuko dizkigute.

Asteazkena, otsailak 10 (18:00-19:00) | ONLINE

Abokatuen bulego bat egunez egun

Ramiro Jesús Álvarez Fernández Jabetza Horizontalaren Zuzenbideko abokatu espezialista gipuzkoarrak 26 urte baino gehiagoko laneko esperientzia du eta Deustuko Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko irakaslea da. Berak kontatuko digu abokatuen bulego bateko eguneroko martxa zelakoa den eta erakutsiko digu, Zuzenbidea abokatutzako masterra ateratzea baino ez dela pentsatzen badugu, agian oker samar gabiltzala…

Osteguna, otsailak 11 (10:00-14:00) | ONLINE

Zure bizitzako epaiketa

Sentitu nahi dituzu abokatuak epaiketaren aurretik sentitzen dituen kilimak? Ez pentsatu gehiago eta ausartu zaitez! “Zure bizitzako epaiketa” jarduerak Zuzenbidearen munduko ateak zabalduko dizkizu. Zure iritzia eman eta eztabaidatuko duzu, legea eskuan duzula ikasiko duzu eta zure bezeroa defendatuko duzu epaiketa batean; azken batean, markatu egingo zaitu gure Unibertsitatetik pasatzeak.

IZENA EMAN HEMEN

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna René(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>