Deusto Business Schoolen bazkariak, Ana Plaza CEOEko Idazkari Nagusiarekin

Deusto Business Schoolen bazkariak, Ana Plaza CEOEko Idazkari Nagusiarekin
2017/04/03
14:00 – 16:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schoolen bazkarien beste edizio batera, eztabaidarako foro egonkorra da, enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek parte hartzen dutena. Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak. Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan.

Izen ematea
Toki kopuru mugatua; lehentasuna izango dute Focus programetako ikasleek


Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.

Ana Plaza

2012ko azarotik, CEOE Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioaren zuzendaritzako kide da, bertako Zuzendari eta Kudeatzailea izan da 2015eko apirila arte, orduan Idazkari Nagusi izendatu zuten, erakundeko kargu exekutiborik gorena eta era erakunde ordezkaritzakoa, Administrazio Publiko enpresa eta estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuetarako.

 

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta Geografia eta Historian lizentziatu zen, Cordobako Unibertsitatean, ondoren IESEn MBA bat egin zuen. Ibilbide profesionalari PwC enpresan ekin zion eta erantzukizun handiko postuak izan zituen Abengoa taldean, eta CFO eta Telventeko inbertitzaileekiko harremanetarako Zuzendaria izatera iritsi zen. Aurrerago, Microsofteko Finantza Zuzendaria izan zen Espainiarako. Lehen mailako enpresetan ibilbide luzea egin ondoren, CEOEren aldaketa eta berrikuntza proiektura sartzea erabaki zuen. Unibertsitatea-Gizartea Kooperazio Kontseiluko eta Loyola Andalucia Unibertsitate Patronatuko kidea da. Ixolux Corsán taldeko Kontseilukide Independentea eta Auditoretza Batzordeko presidentea da. Young Global Leader izendatu zuten World Economic Forum-ean (WEF), 2007an.

CEOE

1977an sortu zenetik, CEOEk Espainiako enpresarien interesak ordezkatu eta babesten ditu. Bere barnean daude, borondatez, tamaina eta sektore guztietako enpresa eta autonomoak, oinarrizko elkarteen bidez, eta 240 enpresa erakundeko sarea osatzen dute. CEOE da Espainiako enpresen ordezkari nagusia Gobernuaren aurrean, Estatuko erakundeetan, erakunde sindikaletan, partidu politiko eta nazioarteko erakundeetan. Europan, CEOE parte aktiboa da BUSINESSEUROPE taldean, izan ere kontinente osoko enpresa elkarte guztiak batzen ditu.

Informazio gehiago.

Miriam Gómez

Tel.: 91 577 61 89
Emaila: miriam.gomez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>