Deusto Business Schoolen bazkariak Beatriz Corredor andrearekin. Etxebizitzako ministro ohia eta Erregistratzaileen Elkargoko Harreman instituzionaletako zuzendaria.
Izen ematea
Plaza kopuru mugatua, lehentasuna dute Focus Programetako ikasleek.
Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.
Beatriz Corredor
Espainiako Gobernuko Etxebizitzako ministro ohia, ia 25 urteko jarduera profesionala du Jabetzako Erregistratzaile modura. Horretaz gain, Administrazio publikoan hainbat kargu izan ditu, Madrilgo udaleko zinegotzia izan da eta Estatuko idazkaria Etxebizitza eta Hirigintzako jardueretarako (Sustapenerako Ministerioa). Abokatutzaren Zuzenbide Zibileko irakasle elkartua da Jarduerarako Unibertsitate Masterrean (Nebrija Unibertsitatea) eta Endeavor España Fundazioko Mentorea, gainera hizlaria ere bai. Zuzenbidean lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Espainiako Jabetzako eta Merkataritzako Elkargoan sartu zen 1993an. Ondoren, Enpresen Goi Zuzendaritzako programa egin du eta Emakumeak Administrazio Kontseiluetan izeneko programa, IESEn.
Informazio gehiagorako:
Miriam Gómez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: miriam.gomez@deusto.es