Deusto Business Schoolen bazkariak, Carlos M. Jarque FCC Taldeko CEOarekin

Deusto Business Schoolen bazkariak, Carlos M. Jarque FCC Taldeko CEOarekin
2016/04/21
14:00 – 17:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolen bazkarien beste edizio bat, eztabaidarako foroa, enpresako zuzendariek eta profesional garrantzitsuek hartzen dute parte. Ekimenaren helburua da parte hartzaileek aurrez aurre ezagutzea garrantzia publiko eta ekonomiko handiko erakundeetako arrakasta kasuak eta enpresen errealitateak. Laneko bazkari formatuan eta enpresa handietako 25 parte hartzaile-zuzendarirekin, hizlariek beren bizitzako eta lanbideko esperientzia partekatuko dute konfidentzialtasun giroan.

Oraingoan, gonbidatua Carlos M. Jarque da, FCC taldeko CEOa eta Lehen exekutiboa, 2015etik. Aurretik, erantzukizun handiko postuetan egon da Amerika Mobil eta Grupo Telekom Austria enpresetan, baita Garapenerako Bankunku Interamerikanoan ere. Horretaz gain, esperientzia zabala du Gobernuan, Mexikoko Garapenerako Plan Nazionalaren idazkaria eta Estatistika, Geografia eta Informatikako Institutu Nazionaleko presidente izan baita. Gainera, Ernesto Zedilloren agintaldian, Gizarte Garapenerako ministroa izan zen. Mexikoko Anáhuac Unibertsitateko Zientzia Aktuarioetan lizentziatua da, hainbat graduondoko ditu unibertsitate desberdinetan, eta Ekonomian doktorea da Australiako Unibertsitate Nazionalean, eta doktorego ondoko ikasketak ditu Harvardeko Unibertsitatean. Hainbat sari akademiko eta sozial jaso ditu, bere ibilbide profesionalagatik.

 Plaza mugatuak, lehentasuna izango dute FOCUS DBS programako ikasleek. Izena ematen dutenei e-mailez jakinaraziko zaie plaza duten.  Izena emateko.

Más Información

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>