Deusto Business Schooleko bazkariak, Daniel Kutner Espainiarako eta Andorrarako Israelgo enbaxadorearekin
Toki kopuru mugatua; lehentasuna izango dute Focus programetako ikasleek
Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria, den eguneko 14:15era arte gordeko da.
Daniel Kutner
Espainiarako eta Andorrarako Israelgo Enbaxadorea da gaur egun, 2015eko abuztura arte Israelgo Kanpo Harremanetarako Ministerioan Ipar Amerikarako Bulegoko burua izan zen eta, horren aurretik, Israelgo Kontsul Nagusia izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Erdialde Atlantikoan, Filadelfian. Israelgo Atzerriko Ministerioan sartu zen 1983an, eta New York eta Filadelfian karguak izan zituen, Ameriketako Estatu Batuetako Gai Akademikoetako Kontsul modura eta Venezuela eta Boliviako Enbaxadetako Bigarren Buruzagitzan. Jerusalengo Kanpo Gaietarako Ministerioan, Ikerketa Politikorako Zentroko Ekonomia eta Estrategia Gaietako Bulegoko burua izan zen. Daniel Kutner-ek Master cum laude du Zientzia Politikoetan, Master cum laude Herrialde Musulmanetako Historian eta lizentziatura bikoitza Europako Historia eta Ekialde Erdiko ikasketetako lizentziaturan. Enbaxadoreak azalduko du, beste gai batzuen artean, zerk eraman duen Israel mundu mailako erreferente izatera, berrikuntzan eta startups-ak sustatzeko politiketan.
Informazio gehiagorako:
Miriam Gómez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: miriam.gomez@deusto.es