Javier Maroto, Alderdi Popularreko idazkariorde nagusia, Deusto Business Schooleko bazkarian
Deusto Business Schooleko bazkaria eztabaidarako foro egonkorra da, enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek parte hartzen dutena. Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak. Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan.
Toki kopuru mugatua; lehentasuna izango dute Focus programetako ikasleek
Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.
Javier Maroto Alderdi Popularreko idazkariorde nagusia da eta Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi bereko idazkariordea. Gasteizeko alkate izan zen 2011tik 2015era, eta orain ere bertako zinegotzi da. Eusko Legebiltzarreko kide izan zen 2012 eta 2015 bitartean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta, gerora, IESEko Kudeaketa eta Administrazio Publikoko Masterra egin zuen prestakuntza osatzeko.
Argibide gehiagorako:
Miriam Gómez
Tel.: 91 577 61 89
Posta elektronikoko helbidea: miriam.gomez@deusto.es