Deusto Business Schooleko Bazkariak Mikel García-Prieto Triodos Bank-eko estatuko zuzendariarekin

Deusto Business Schooleko Bazkariak Mikel García-Prieto Triodos Bank-eko estatuko zuzendariarekin
2017/03/06
14:00 – 17:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schoolen Bazkarien beste edizio batera,  eztabaidarako foro egonkorra da, enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek parte hartzen dutena. Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzeko aukera izatea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak. Laneko bazkari modura antolatuta elkartuko dira parte hartzaileak, enpresa handietako zuzendariak eta haien laneko eta bizitzako esperientzia partekatuko dute.

Izen ematea

Toki kopuru mugatua; lehentasuna izango dute Focus Programetako ikasleek
Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta Bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.

Mikel García-Prieto

Industria Ingeniaria da eta bankuarekin erlazionaturik egon da Espainian sortu zenetik. Espainiako Triodos Bankeko zuzendari nagusia da eta Triodos Fundazioaren presidentea, Riesgos-eko zuzendariorde nagusi kargua izan du, enpresa eta erakundeetako zuzendaria, Banku Korporatiboko zuzendaria eta Madrilgo lurralde zuzendaria

Nazioarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Triodos Taldeko sukurtsalen eta negozio unitateen zuzendari nagusiak ere bertako kide dira; Triodos Taldeko nazioarteko plataforma batzuetan hartzen du parte eta Espainiako Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

Triodos Bank

Triodos Bank Europako banku independentea da, 1980an sortu zen eta banku etiko eta iraunkorren erreferentea da. Finantza sistema berritzea eta diruaren erabilera arduratsua sustatzea du helburu, horretarako balioak dituen bankuen eredua erabiltzen du, hau da, errentagarritasun sozial eta ingurumenekoaren eta errentagarritasun ekonomikoaren arteko oreka bilatzen duena. Triodos Bankek ekonomia errealeko enpresa eta proiektuei maileguak emateko erabiltzen du aurreztaileen eta inbertsoreen dirua, gizarte, kultura eta ingurumenaren arloko sektore jasangarrietan erabiltzeko. Gainera, informazio gardena ematen du finantzatzen dituen ekimenei buruz.

Informazio gehiagorako:

Miriam Gómez
Tel.: 91 577 61 89
Posta elektronikoa: miriam.gomez@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>