Deusto Business Schoolen bazkariak, Pilar del Castillo Eurodiputatuarekin

Pilar del Castillo

Pilar del Castillo

2016/04/04
14:00 – 17:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schooleko bazkarien edizio berria, eztabaidarako foro egonkorra da eta enpresa zuzendari garrantzitsuek eta profesional ospetsuek hartzen dute parte. Ekimen horren helburua da parte hartzaileek aurrez aurre ezagutzea garrantzia publiko eta ekonomiko handiko erakundeetako arrakasta kasuak eta enpresen errealitateak. Laneko bazkari formatuan eta enpresa handietako 25 parte hartzaile-zuzendarirekin, hizlariek beren bizitzako eta lanbideko esperientzia partekatuko dute konfidentzialtasun giroan.

Pilar del Castillo. Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa 2000 eta 2004 bitartean. Urte horretatik, Europako Legebiltzarreko Industria, Ikerketa, Energia eta Telekomunikazioetako Batzordeko diputatua da eta, aurreko legegintzaldian, Europako Talde Popularreko bozeramailea izan da batzorde horretan. 2009ko uztailetik European Internet Forum-eko (EIF) presidentea da. Presidenteordea da European Energy Forum-en eta kidea da Transatlantic Policy Network-en (TPN), Board de Knwoledge4Innovation-en (K4I) eta España Digital fundazioko batzordean. Europako Legebiltzarreko Ordezkaritzako kidea da Brasilekiko harremanetarako eta, aurretik, India eta Txinarako izan zen. Zientzia Politikoetako eta Administrazioko katedraduna eta zuzenbideko doktorea Complutense Unibertsitatean, Fulbright beka jaso zuen eta masterra du Zientzia Politikoan Ohioko State University-n. Alderdi politiko eta hauteskundeetako portaerei buruzko hainbat argitalpenen egilea da.

IKT arloko ekintzak

Europako Parlamentuko hizlaria eta ordezkaria Europako Batzordearekiko eta Kontseiluarekiko, Telekomunikazioen Merkatu Bakarrari buruzko negoziazioetan. Araudi hori 2015eko urrian onartu zen Parlamentuan eta, horren arabera, atzerrian, EB barruan, mugikorra erabiltzeagatiko ibiltaritza kostuak desagertuko dira 2017ko ekainaren 17tik aurrera eta arau argiak egongo dira Internetera sarbidea izateko eskubideari buruz. Gainera, hizlaria izan da Sareen eta Informazio Sistemen Segurtasunari buruzko Zuzentarauan, Industria, Ikerketa, Energia eta Telekomunikazioetako Batzordean (ITRE) eta Komunikazio Elektronikoen Europako Erakundeari buruzko Araudian (BEREC).

Izena emateko

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>