Lidergoko bazkariak Jose Bono abokatu eta politikoarekin

Lidergoko bazkariak Jose Bono abokatu eta politikoarekin
2018/01/15
14:00 – 16:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto eta ICADE Deusto Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Deusto Business Schooleko Bazkarien beste edizio batera, bazkaria eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek hartzen dute parte.

Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.

Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan.

Izen ematea

Toki kopuru mugatua; lehentasuna izango dute Focus programetako ikasleek.

Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta Bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.

José Bono

José Bono Martínez 1950eko abenduaren 14an jaio zen Salobren (Albazete), abokatu eta politikaria da Espainiako Alderdi Sozialistakoa. Karrera politikoan, hainbat kargu izan ditu, Gaztela-Mantxako Erkidegoetako Gobernu batzordeko presidente izan zen 1983 eta 2004 bitartean, Defentsako ministroa 2004 eta 2006 bitartean eta Diputatuen Kongresuko presidentea 2008 eta 2011 bitartean.

Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (ICADE) 1970n eta abokatu aritu zen 1979ra arte. 1972etik irakasle izan da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zuzenbide Politikoko irakaslea. PSOE eta UGTko kidea da, PSP eta PSOE 1978an elkartu zirenetik.

Les voy a contar  izenburua duen liburua argitaratu zuen 2012an, bere esperientzia politikoak azaltzen ditu. Gaur egun politikatik baztertuta dago.

Argibide gehiagorako:

 

miriam.gomez@deusto.es

91 577 61 89

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>