Lidergoko Bazkariak Toni Roldán-ekin

Lidergoko Bazkariak Toni Roldán-ekin
2019/01/14
14:00 – 15:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deustok eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Deusto Business Schooleko Bazkarien beste edizio batera, eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek parte hartzen dute.

Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.
Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan. Deusto Business Schooleko bazkariak Chatham Houseko sistemari jarraiturik egiten dira. Arau horiek ez dira aplikatuko ekitaldian kazetariren bat egonez gero, kasu horretan  argi adieraziko zaie parte hartzaileei.

Inscribirse (Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.)

Toni Roldán

Toni Roldán Monés (Bartzelona, 1983) Ciudadanos-eko Ekonomia arloko bozemailea eta Programa eta Arlo Sektorialetako idazkaria da.

Ekonomian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Nazioarteko Harremanetako masterra Sussexeko Unibertsitatean eta Ekonomi Politikako masterra Kolunbiako Unibertsitatean.

Espainiako Sozialisten Ordezkaritzako idazkari nagusiaren ekonomiako aholkulari gisa lan egin du, Europako Parlamentuan; eta Europako Batzordeko Ekonomia eta Ogasun Zuzendaritza Nagusian eta Europako Parlamentuan aholkulari ekonomiko modura. Arrisku politikoen analista ere izan da Eurasia Group aholkularitza taldean eta ikertzailea London School of Economics-en.

2015eko irailean Ciudadanos alderdian sartu zen.

Informazio gehiago:
Miriam Gómez
miriam.gomez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>