Deusto Business Schooleko Lidergoko bazkariak, Meinrad Spenger MÁSMÓVILeko sortzailea eta Kontseilari Delegatua
Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak. Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute.
Toki kopuru mugatua; lehentasuna izango dute Focus programetako ikasleek
Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.
Meinrad Spenger
Meinrad Spenger (Austria, 1975) sortzailea eta Kontseilari Delegatua da MÁSMÓVILen, Espainiako telekomunikazioetako laugarren operatzailea zerbitzuak eskaintzen banda zabaleko telefonia finkoan, mugikorretan eta Interneten, bezeroei, enpreseei eta operatzaileei, bere 4 marka nagusien bitartez: Yoigo, MÁSMÓVIL, Pepephone eta Llamaya.
Madrilen bizi da duela 10 urtetik, Grazeko Unibertsitatean (Austria) egin zuen Zuzenbideko Gradua eta Triesteko (Italia) Unibertsitatean jarraitu zuen ikasten. Horretaz gain, MBA egin zuen Empresako Institutuan eta Milango SDA Bocconi School of Management-en.
Meinrad aholkulari aritu zen McKinsey & Companyn, Europako hainbat herrialdeetan garatu zituen proiektuak, besteak beste Austrian, Alemanian, Italian eta Espainian. 2006an MÁSMÓVIL sortzea erabaki zuen, telekomunikazioen zerbitzua preziorik erakargarrienean eta bezeroarentzako zerbitzurik onenarekin eskaintzeko asmoarekin.
Másmóvil
Enpresako garapen azkarra egin zuen, MÁSMÓVILek Pepephone eta Yoigo erosi zituen eta gero Llamaya. Ondoren, Espainiako merkatuko telekomunikazioetako laugarren operadore konbergente bihurtu zen, bere azpiegitura finko eta mugikorrekin.
Burtsa Merkatu Alternatiboan (MAB) arrakasta handia izan ondoren, MÁSMÓVIL Balore Burtsan egin zuen debuta joan den uztailaren 14an eta hura da 2017ko Etengabeko Merkatuan eboluziorik onena duen balorea.
Gaur egun, MÁSMÓVILek 5 milioi bezero inguru ditu, 1.200 milioi euroko diru sarrerak, 200 milioi euroko EBITDA eta 500 langile baino gehiago.
Argibide gehiago:
915776189
miriam.gomez@deusto.es
915776189