Giza eskubideak bidegurutzean. Erronkak eta proposamenak

Giza eskubideak bidegurutzean. Erronkak eta proposamenak
2017/11/17
10:00 – 18:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren 20. urteurrena ospatzeko antolatutako “Giza eskubideak bidegurutzean. Erronkak eta proposamenak”. Ekitaldia azaroaren 17an izango da, 10:00etatik 18:30era, Garate aretoan.
Jardunaldi honek helburu bi ditu. Alde batetik, eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua sortu zeneko hogeigarren urteurrena betetzen denez, giza eskubideen aldeko lanean bi hamarkada eman izana ospatzeko espazioa izan nahi du. Bestetik, hausnarketarako eta solaserako gune bat zabaldu nahi du, hurrengo hamarkadetan pistak eta orientazioak eskaintzen jarraitzeko. Horregatik bada, jardunaldia hainbat mahai-ingurutan eratu da, giza eskubideen kultura esparru ugaritan sustatzen diharduten eragileekin, gaiaren inguruko eztabaida eta hausnarketa aberasteko ekarpenak egin ahal izan ditzaten.
Egitaraua:10:00 – 10:15  Inaugurazioa
  • Juan José Etxeberria Sagastume, S.I., Unibertsitateko Elkarteko eta Izaera eta Misioko errektoreordea (DU).
  • Gorka Urrutia Asua, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria (DU).
10:15 – 11:15  Unibertsitateko institutuak eta giza eskubideen kultura sustatzea.
  • Jaime Oraá Oraá, S.I., UNIJESeko burua eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria ohia.
  • Eduardo J. Ruiz Vieytez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria ohia.
11:15 – 12:15  Unibertsitatea eta gizarte eta politika eragin. Giza eskubideen ikerketarako erronkak.
  • Vicenzo Ferrari, Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuko zuzendaria.
  • Itziar Ruiz-Giménez Arrieta, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Politika Zientzietako eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea.

12:15 – 12:45  Kafea

12:45 – 13:45  Giza eskubideak eta politika publikoak sustatzea.  Ekimenak eta proposamenak.

  • Jonan Fernández Erdoiza, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.
  • Mª Teresa Laespada Martínez, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko diputatua.

14:00 – 15:00  Bazkaria

15:00 – 15:30 “El Paso” Historia detrás de la valla lanaren aurkezpena.

15:30 – 17:30 Giza eskubideen babeseko erronkak gizarte zibilen.

  • Patricia Bárcena Molina, CEAR-Euskadiko zuzendaria.
  • Mª Mar Magallón Soneira, Alboan erakundeko zuzendaria.
  • Richard Nelson Sierra, Giza eskubideen defendatzailea, Antioquiako Indigenen Erakundea.
17:30 – 18:30 Etorkizuneko erronkak eta gakoak.
  • Bruno Stagno Ugarte, Human Rights Watch‐eko zuzendari exekuƟ‐

bo laguntzailea

18:30 – 19:30  Koktela
Adierazi joateko asmorik edukiz gero  azaroaren 14a baino lehen.

Babeslea:

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>