Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilariek masterclass bat eskainiko diete Deustuko ikasleei Donostiako campusean
Markel Alberdi (Rio 2016) eta Ander Romarate (Londres 2012) igerilariek masterclass bat emango dute datorren asteazkenean, azaroak 22an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean: “Olinpiar Jokoen bidean murgilduz”. Hitzaldi horretan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako + Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzeko ikasleei beren bizipenak eta irakaspenak azalduko dizkiete, eliteko kirolean aritu ondoren. Klase hau Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzeko ikasleei prestakuntza osatzeko eskaintzen dien proposamenaren barruan dago. Saio magistralak izango dituzte ospe handiko pertsonen eskutik, baita jardunaldiak, mintegiak edo topaketak ere, Jarduera Fisikoa, Kirola eta Osasuna arloko prestakuntzaren osagarri.
Una buena oportunidad para conocer la historia de dos olímpicos.